posta elektronikoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Terminologia eta hizkuntza zalantzak?
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bilatu


ARGITALPENAK


Argiro idazteko proposamenak eta ariketak
HAEE
Gasteiz, 1997
393 orr.


Gure erakundeak ekindako bide beretik datorkigu oraingoan argitalpen berri hau. Azken urteotan euskarak bere bidea egin du administrazioan, eta bide hori zabaltzen laguntzera dator gure liburua. Administrazioko langile askorentzat lagungarria izango delakoan gaude, eta baita administraziotik kanpoko jendearentzat ere.

Edukiari dagokionez, sei atal nagusi ditu: komunikazioa, testugintza, gramatika (Euskaltzaindiaren arauak), estilo-arazoak, administrazioko testuak euskaratzea eta administrazio-idazkiak. Atal bakoitzean hainbat aholku eta gomendio ematen dira, eta baita ariketak proposatu ere, ikasitakoa praktikan jartzen laguntzeko. Helburua garbi dago: administrazioan sortzen ditugun testuak zuzenagoak, zehatzagoak eta argiagoak izatea. Liburu praktikoa da erabat, eta benetako testuez eta azalpen ugariz horniturik plazaratu dugu.

Toki Administrazioari buruzko Ihardunaldia. Administrazio-zuzenbide Publikoaren III Ihardunaldia
HAEE
Oñati, 1996
288 orr.

Jardunaldi hauek Bilbon egin ziren 1996ko otsailaren 2an. Bertara zenbait aditu bildu ziren, eta beraiek jorratutako gaiek –jardunaldietako izenburuak dioenez– badute zerikusirik toki-administrazioarekin eta bere jarduerarekin. Hona hemen, jarraian, aurkeztutako zenbait ponentzia eta komunikazio: “Udal zerbitzuetarako udal amankomunazgoen gaur eguneko legezko egoera”, “Iharduera lizentzia udaldarraren eragina ingurunearen babespean”, “Toki-Administrazioko Funtzio publikoa: Hainbat arazo”, “Udal informaziora sarbide eskubidea”.

Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa
EHUko argitalpen zerbitzua
Bilbo, 1996
224 orr.


Testu bat idazterakoan, ortografiaz, gramatikaz, etab.ez gain beste gauza batzuk ere kontuan hartu behar dira: testu-antolatzaileak, ideien eta parrafoen antolaketa... Hona, beraz, liburuaren gaia, alegia, nola baliatu errekurtso horietaz testuak zuzenak, egokiak, koherenteak eta irakurterrezak izan daitezen.

Liburuaren beste ezaugarri garrantzitsu bat egitura da. Horrela, sei artikulu edo zatitan banatuta dago, eta artikulu bakoitza independientea da. Azkenik, aipatu, batez ere testu teknikoak egin behar dituztenei zuzenduta dagoela; baina, edozein kasutan ere, edozeinentzat izan daitekeela baliagarria.

Pruebas Selectivas de Personal en las Administraciones Públicas Vascas
HAEEko Hautaketa Zerbitzua
HAEE
Vitoria-Gasteiz, 1997
54 orr.


Administrazioko lanabesak sailaren barruan HAEEk argitaratzen duen liburuxka honetan administrazioko langileak aukeratzeko frogak aztertzen dira. Zuotako batek baino gehiagok jakin nahiko zuen behin baino gehiagotan nola egiten diren hautaketa prozesuak. Lan honetan prozesu osoa aztertzen da, eta aztertzeaz gain, zenbait proposamen berri ere egiten dira etorkizunari begira. Liburuaren egilea HAEEko Hautaketa Zerbitzua da, urteetan administrazioko langileak aukeratzeko frogak bere gain hartu dituen zerbitzu bera; ez zaio, bada, eskarmenturik falta!

Delitos contra la administración Pública
HAEE
Vitoria-Gasteiz, 1997
523 orr.


HAEEk iaz funtzionarioen lege-hausteari buruz antolatutako ikastaroa da liburu honetan jasotzen dena. Ikastaroan zenbait adituk hartu zuten parte, eta guztiak ahalegindu ziren ikastaroaren edukiak onartzear zegoen Kode Penal berriari egokitzen. Liburuak hiru zati ditu: lehenengoa sarrera modukoa da; eta bertan, oso azaletik bada ere, kode penaleko zenbait kontzeptu eta printzipio nagusi aztertzen dira, beti ere, funtzionarioek egin ditzaketen lege-hausteak kontuan hartuta. Bigarrenean, funtzionarioek egin ditzaketen lege-hausteak aztertzen dira zehatz mehatz. Hirugarren zatian ingurugiro eta diru-laguntza publikoen alorrean herritarren jarduera kontrolatzeko eta baimentzeko ardura duten funtzionarioen betebeharrak eta erantzukizunak jorratzen dira. Azkenik, eraskin modura, jurisprudentzia ere jasotzen da.